Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
   

 

31

 

Sartu da, sartu naiz, Nekaneren gelara. Ohea hutsik, aulki gurpilduna hutsik, armairua hutsik. Maitaneren ahotsak hartu du, hartu nau, ezustean atzetik. “Ez duzu zure gela izaterik nahi?”. Besarkatu dut, besarkatu du, hitzik gabeko airea besarkatzen den bezala. “Idatziko duzu zerbait guri buruz, ezta?”. “Ez egin zalantzarik”. “Tori, zer gerta ere. Agian honen beharra duen norbait ezagutuko duzu noizbait”. Paper zati txiki bat, telefono batekin. Hartu egin du, “Ez dizut kale egingo, kalekumea banaiz ere”.