Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

8

 

“Badago modu bat sasia garbitzeko”, diost tabernan Maitanek.

        “Zein modu?”.

        “Ahuntza jartzea”.

        “Barkatu?”.

        “Ahuntza. Ahuntza makila batera lotzen duzu soka batekin, eta soka iristen den inguru guztiko larra jango dizu”.

        “A. Ba ez dirudi ideia txarra”.

        “Eta ez da”.

        “Orduan?”.

        “Ahuntzaren makila tarteka lekuz aldatu behar da. Eta ahuntza zaindu, esan gabe doa”.

        “Lana hori ere”.

        “Itzela. Baserrian lanak beti lana dakar”.