Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

28

 

Maitanek zikloi bat bezala esnatu du Eneka.

        “Land Roverra berriz ere baso inguruan ikusi dute. Bagoaz?”.

        “Itxoin. Guardak aurrekoan horrelakoetan berari deitzeko esan zidan. Ziztu bizian pasako zela. Horixe egingo dut. Uler dezatela elkar”.

        “Ados”.

        “Utikan autoritateak, baina tira, hau guarda bat da, egin dezala bere lana”.

        “Ehiztariari ez zaio gustatuko. Seguru elkar ezagutzen dutela”.

        “Lasai. Ni kalekumea naiz, ez zait bizilagunek esango dutena piperrik inporta. Nik deituko diot, gorrota nazatela ni”.