Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

12

 

“Zuk jakingo duzu egiten” galdera bat izan zitekeen, baina baieztapenaren traza hartu dio.

        “Egin zer?”.

        “Txartel bat”.

        Ezustea besteko poza.

        “Zer egin behar dut?”.

        “Txartel bat dioena: Eremu pribatua. Debekatua pasatzea”. Isilik geratu da. “Jarri gazteleraz ere. Prohibido el paso”.

        “Atakan jartzeko, ezta?”.

        “Bai”.

        “Baina hau txapa batean, edo antzekoren batean inprimatu beharko da... Euriagatik eta”.

        Nekanek ez du ezer esan. Enekak hori bere lana dela ulertu du.