21
Iluntzeko garagardo kaρoia. Ekainek herabe aitortu dio bera ere ehiztaria dela. Enekak gizonak gustuko balitu, maitemindu egingo litzateke harekin. Ez da ehiztariez solastean irudikatu izan duen prototipoa, are gutxiago potrotipoa. “Oso ederra da harremana txakurrekin, mendian elkarrekin ibiltzea. Nik normalean gustuko dut galeperretan ibiltzea. Saiatzen naiz naturarekin adeitsu izaten, eta natura disfrutatzen”. Arraro egiten zaio, baina badaki egia dela, bere egia bai bederen. Ehizak zentzu bat edukiko zuen behinola, hala pentsatu nahi du. Zer bazkalduaren sinonimo zenean, berak historia webguneetan baino atzeman ezin duen iraganean. “Gaur egun basurdeak eta orkatzak kontrolatzeko ezinbestekoak dira ehiztariak, adibidez. Baratzeak eta beste suntsitzen dituzte, istripuak probokatu... Aldundiak behar gaitu”.
“Eta horren aitzakian zenbat matraka”, bat-batean Maitanek barraren atzetik, solasaldi guztiei beti adi.