Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

6

 

Ebakia, esne hotzarekin. Martinak udaleko lanetik hartu duen atsedenaldian da. “Kalekumea bada ere baserrian bizi dena, baina baserriko bizitza ez daramana. Alegia, ez soilik kale etxetan bizi dena”. “Nola da hori?”. “Hara, baserria etxe soil gisa erabiltzen dutenak ere kalekumeak izan daitezke. Animaliarik ez bada ez da baserririk”. Ez zuen orain arte horrelakorik entzun. “Eta baratzea?”. “Baratzea lantzeko ere animaliak erabili ziren behinola, hortik dator dena. Baserria animaliak dira. Ez badira esnetarako behiak, edo haragitarakoak, ahuntzak edo zaldiak izango dira, edo zakurrak, oiloak... baina animaliak”.