Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

29

 

Irantzuk ordu honetan mostoa nahiago du. “Nik uste dut badela amorru halako bat ere”. “Aurreko belaunaldietan?”. “Bai. Tira, nire gurasoenean ez hainbeste, bi munduren arteko trantsizioa izan zirelako. Baina aiton-amonenean bai. Nire etxean bai behintzat. Ikusi dute mundu hau desegiten, baina modu antolatuan, goitik behera. Industria bultzatzea erabaki zen hasiera batean nekazari txikiak enpresa handien makulu bilakatu ziren, eta gero ezer ez”. Eneka pentsakor geratu da, ulertu nahian bezala. “Lehenengo sektoreari ez zaio laguntzen, baina lehenengo sektoretik datorrena da egunero jaten duguna. Eta ez genuke ahaztu behar nondik gatozen. Bakoitzaren kasuan ikusi beharko da, baina seguru nago pertsona bakoitzaren historian atzera eginda, beti badela nekazari bat”.