Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

2

 

“Baina nola jakin duzu...?”, harridura Enekak.

        Maitanek barre egin du.

        “Hau ez da hiria. Ezinezkoa da oharkabean pasatzea”.

        Eneka lotsatu egin da.

        “Zer hartzen duzu?”, berriz, Maitanek.

        “Ura”.

        “Ura soilik?”.

        “Bai. Iturrikoa”.

        Maitanek hartu du basoa eta kalera irten da. Minutura bueltatu da baso bat ur duela.

        “Iturrikoa, zera esan nahi nuen...”.

        “Hau hobeagoa da. Nekane! Hemen dago berria”. Nekanek ipurtargiak ekarri ditu begietara. Hirurogei? Hirurogeita hamar?