Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

20

 

Azkenean harrapatu du Martin, guarda. Kostata, baina telefonoaren bestaldean da. Azaldu dizkio kontuak, ehiztariak esandakoak. Enekak bere ezjakintza aitortu dio berehala, badaezpada. “Debeku txartela jarrita baduzue ez dago zalantzarik, ezin du bertara sartu, berdin dio zer dioen”, Martinek. Lasaitua hartu du Enekak. Telefonoaz bestaldera, Martinen hasierako tonua oldarkorra dela iruditu zaio, baina arindu da amiñi bat. “Galdera bat egin dezaket?”. “Bai”. “Zergatik ez duzue nahi ehiztariak bertatik ibiltzea?”. Zer axola dio, pentsatu du Enekak, legea behingoagatik alde baldin badute. Erantzun baten zain dago guarda, ordea. “Jabeak jada ez du nahi”, ez da ausartu esaten ehizaren kontrakorik, “arrazoi pertsonalak”. Telefonoa eskegita, bere buruari galdetu dio, zenbat politika ote dagoen historian arrazoi pertsonalen atzean galdurik.