14
“Moztu alanbre zati bat”. Maitane altuera probatzen ari da txartelarekin. “Ondo. Beste bat. Beste hiru, hobe esanda”.
Moztu ditu. “Ondo ikusten da, ezta?”.
“Bai. Ea zenbat irauten duen”.
“Zer ba?”.
“Ehiztariek askotan kendu egiten dituzte txartelak. Horrela, gero norbaitek barruan harrapatzen baditu, txartelik ez zegoela esaten dute”.
“Lasai. Ordenagailuan daukat. Egingo dugu beste bat”. Isilik geratu da, zalantzan bezala, baina azkenean, esan egin du, “Zerbaiterako balio behar zuen kalekumea izateak”.