Kalekumea
Kalekumea
Oier Guillan

AULESTI-AMOROTO-MUNITIBAR
 

 

15

 

Makila eman dioten egunean, hunkitu egin da. Segur aski besteentzat ez zen beste munduko ezer izango, are gutxiago opari bat, baina berak bertakotu dela sentitu du lehenengo aldiz. “Zer da?”. “Urritza”. “Zuk egin duzu?”, Nekaneri. “Bai”. “Mendian hobeto ibiltzeko, ezta?”. “Eta animaliak uxatzeko. Ez joan inoiz menditik makilarik gabe”.