Piztiak esnatzen direnean
Piztiak esnatzen direnean
Maitane Perez

AJANGIZ-ERRIGOITI-MUXIKA
   

 

BASERRITARRAK: 6

 

“Buf, hogei bat izango ziren, e! Ikaragarria! Nik ez dut hainbeste putre elkarrekin inoiz ikusi. Baina ez ziren berehala jaitsi, bueltaka egon ziren, bi egun edo. Ez dakit zergatik egiten duten hori, ematen du mazeratzen uzten dutela edo, ez dakit, pixkat usteltzen utzi eta bigunago egoteko edo. Niri abisatu zidaten hilda zegoela hor, soroan, eta joan nintzen. Handi-handia zen e, apotea edo izango zen. Letaginak ez zituen, norbaitek hartuak, noski. Eta odolez beteta zegoen. Tiroren bat izango zuen edo, ez dakit. Eta base gorriari deitu nion, eramateko. Baina putreak etorri ziren eta riast! Ikaragarria! Base gorrikoak etorri zirenean jada ez zegoen ezer, hezurrik ere ez. Desagertu egin zen, guztiz”.