Piztiak esnatzen direnean
Piztiak esnatzen direnean
Maitane Perez

AJANGIZ-ERRIGOITI-MUXIKA
 

 

BASERRITARRAK: 3

 

“Basurdeekin dago arrisku gehiago. Horiek kalte handia egiten dute. Soroan, aitzurtu egiten dute dena, muturrarekin lurra altxatu eta laiatuta bezala uzten dute. Landak ere bai... kalte handia egiten dute, kalte handia, baserrietan eta. Dena ateratzen dute horiek. Desastrea. Eta istripuak ere egoten dira, ze kaminoa gurutzatzen dute, eta istripu asko dago. Kontua da basoan jatekorik ez dagoela, eta orduan atera egin behar dira, eta jana soroetan topatzen dute. Patata denak ateratzen dituzte, ilara guztiak. Eta kalak, kala zuriak asko gustatzen zaizkie, kalen erraboilak. Kumeekin badaude edo arriskuan badaude agresiboak dira, bai. Doaz kontra, kontra. Eta gero eta gehiago daude, ze ez dago hiltzerik. Uxaldiak egiten dira, baina ortuak eta soroak apurtu ondoren egiten dira uxaldiak, lehenago egin ordez... Urrian ateratzen diren artoak eta indabak jaten dituzte eta orduan egiten dira uxaldiak, baina igual urri erdian edo egiten dira, eta ordurako jada arloak apurtuta daude”.