Piztiak esnatzen direnean
Piztiak esnatzen direnean
Maitane Perez

AJANGIZ-ERRIGOITI-MUXIKA
 

 

BASERRITARRAK: 5

 

“...furtibo edo... esango genuke... ze badaude espera legalak, diputazioak baimena ematen dizuna, eta gero daude ba... espera ilegalak... Erloju zahar horietako batekin tranpa moduko bat egin dezakezu, jakiteko gutxi gorabehera ze ordutan hurbiltzen diren putzura... eta gero ba, debekatuta dago, baina egin daiteke gasolioa bota putzuan edo trapu bat gasolioz zintzilik jarri, eta orduan horrek erakartzen ditu. Beldurra? Bai, bai, eta tentsioa, nondik agertuko den, eta nola... ze armatua zaude, baina bi edo hiru tiro dituzu, huts egin dezakezu, eta horiek arriskuan daudenean ez dute begiratzen... Zertarako hil? Ezertako ez, egiten duten kalteagatik, batzuetan jateko bai, edo txakurrei erakusteko, entrenatzeko, gero ehizan ikasteko. Neuk? Bai, nire ortuan sartzen zirenean hiltzen nituen, bai, txakurrek zaunkaka esnatzen ninduten eta fokuarekin ateratzen nintzen... baina gero marroi bat zen, kotxean hartu behar, basora bota behar... Kaltea oso handia da. Artoarekin egiten dutena ikaragarria da. Artoak jada artaburuak dituenean desastrea egiten dizute, soroan sartzen dira, artoa behetik apurtu, landarea bota eta artaburuak jaten dituzte. Dena txikituta geratzen da, ez dago ezer egiterik... Gasolioarena ez duzu sartuko, ezta?...”.