Haize-lekua
Haize-lekua
Miren Artetxe Sarasola

ATXONDO
   

 

OMEGA

 

— Ez dakigu zer gertatu den, Oleaga anderea. Goizean gelara sartu garenean ez zegoen barruan. Bai, komunean begiratu dugu, noski. Han ere ez. Batzuetan gauean desorientatu egiten dira, ohikoa izaten da, eta gerta liteke gaueko zaintza dutenek gelatik ateratzen ez ikustea, eta beste nonbait egotea eguna argitzean. Baina bazter guztietan begiratu dugu eta ez da inon ageri.

        —Inguruetan ere begiratu duzue?

        —Goiz guztia daramagu bila, udaltzainak ere ari dira eta Ertzaintza jakinaren gainean dago.

        —Berokia eraman du?

        —Zer?

        —Bere beroki grisa. Artilezkoa. Eraman egin du?

        —Ez, ez du ezer eraman.

        —Joder, Lali.

        —Gure esku dagoen guztia egiten ari gara.

        —Artolako zelaira joana da hau.

        —Zer, barkatu?

        —Ezer ez. Jarraitu bila. Bidean naiz dagoeneko.