Haize-lekua
Haize-lekua
Miren Artetxe Sarasola

ATXONDO
 

 

BI

 

Aditu kontu bat, Presen. Gaur hemen zegoen gizon bat eraman dute zerraldo. Ikusi egin dut nola eraman duten ohatilan, izarapean, korridorean aurrera. Asturiaskoa omen zen izatez. Inaxik esan dit Arrazolako minetan ibilia zela, kontu egizu. Kasualitatea, bezperan ile-apaindegira joana zen. Beilatokikoek lan gutxiago izango dute, hori bai. Baina ni asteon nintzen joatekoa ile-sustraiak tindatzera eta bekainetako ileak kentzera eta dagoeneko esan diet ez naizela joango. Esan diezadala Garbik nahi duena.