Haize-lekua
Haize-lekua
Miren Artetxe Sarasola

ATXONDO
 

 

HAMALAU

 

Psikologoarengana naramate, Presen. Hauek nonbait pentsatu dute burua haizez bete zaidala. Ohiko azterketa dela esan didate, baina ikusten dut nik nortzuk eramaten dituzten andre moko-zorrotz horrengana, eta ez dira hain zuzen burua argien daukatenak koitadu errukarriok. Baliteke hala izatea. Euri asko egiten duenean Anboto gainean pilatzen den ura Urtzilotik ateratzen da, eta horma zurion artean oroitzapenak ere pilatu egiten zaizkio bati. Baliteke nonbaitetik alde egiten hasiak izatea nire urak ere.

        —Egun on.

        —Jainkoak emon.

        Utzi egin behar zaitut, Presen.

        Gero bazkaria dugu eta gero Garbi etorriko da, beraz, iluntzean egongo gara.

        —Zer moduz zaude, Eulalia?

        —Hobeto gura bez.