Haize-lekua
Haize-lekua
Miren Artetxe Sarasola

ATXONDO
 

 

HAMAHIRU

 

Gogoratzen al duzu, Presen?

        Garbiņe jaio berritan,  San Martinetako uda txikia zen eta zu erroimenak jota zeunden, bularak harri, oinaze batean. Goizeko ordu txikitan Felix ohean utzi eta jotzen zenidan atea kamisa hutsean eta etzaten zinen nik epeldutako lekuan. Beheko sua pizten nuen eta ezkai-ura ematen nizun. Ortura atera eta aza hostoak jartzen nizkizun bularren gainean eta umea mantarretan ondo bildu eta besotan hartzen nuen, lo egin zenezan, gaixo horrek.

        Zure ile luzea izara zuritan. Ume jaioberriaren arnasa beso-artean.

        Ez nuen jainkorik behar.