12. IPUIE
San Gregorioko neska gazte bat Aiako baserri batean zegoen neskame. Asteburuetan etxera joaten zen eta igandeetan buelta Aiara. Ez zuen bueltatu nahi izaten. Etxe hartan ez zegoen gustura, antza denez. Igande batean, sekula baino gogo gutxiago agertu zuen joateko. Amak derrigortu egin zuen: “Joan eiñ behazu, joan eiñ behazu”. Gogotxartuta ekin zion bideari eta Agamundako leizearen atarian geratu zen, hurritz arbola baten gainera igota hurrak hartzen. Gehiago ez omen zen haren notiziarik izan. Desagertu egin zen. Irristatu, eta leize ondoko amildegira erori ote zen... baina handik denbora batera haren behatz bat agertu zen erreka bazterrean, Arbeldiko zubi azpian. Behatz bat, eraztun eta guzti.