Aurkibidea
Aurkibidea
Abenduaren 24a, osteguna
Gabon gau hura berezia zen niretzat. Nekane gure etxera afaltzera etorriko zen lehen aldiz. Afaltzea bukatzean, amak aspaldiko argazkiak atera zituen, Nekane eta biok sofan eseri eta haiek ikuskatzeari ekin genion. Han nengoen ni anaiarekin hondartzan, gurasoekin egindako bidaiak, amama Mari Luzen urtebetetzeak... Halako batean espero ez nuen irudi bat azaldu zen argazki-album hartan.
—Zeintzuk dira argazkiko hauek, ama?
—Amatxi Iñaxi eta honen betiko laguna Rita, aurrean dagoen umea amama Mari Luz da.
Lipar batez dena ulertu nuen. Arroseko etxea gure ezkutaleku sekretua bihurtuko zen, deposituaren “g”ezkutua.