Aurkibidea
Aurkibidea
Apirilaren 1a, asteazkena
Bortzirietako herrien marmarra alde batera uztea zaila zen. Gauetan Barojak idatziriko liburuak eskuan harturik lokartzen nintzen. xix. mendean kontrabandista talde batek kode sekreturen bat erabiltzen zuela aipatzen zuen liburutako batek, “etxeen ibilbideak” deitzen omen zioten. Deposituez ari zela ziur nengoen. Nekanek ere ikerketa lanekin jarraitu zuen, baina salgai zeuden etxebizitzen inguruko ikerketa zen berea.
Asteazken eguerdi hartan Nekanek laneko telefonora deitu ninduen.
—Eiderrek deitu dit. Etxe bat suertatu zaio Etxalarren salgai. Zer iruditzen?
Lekuz kanpo hartu ninduen dei hark, baina, agian, deposituaren maparekin jarraitzeko unea iritsi zen? Aste Santuko oporretarako planik ez genuenez, Bortzirietara bueltatzea erabaki genuen. Etxalarko etxe hura ikusiko genuen. Iriondoa landetxean hartu genuen Aste Santurako logela.