Hotsak
Hotsak
Garazi Albizua

ORTZAIZE
   

 

X
ASPALDIKO PROTAGONISTAK

 

Usadioen erreka da.

 

Sasoia.

Dagokion denboran, ura atera, besoetan hartu leku batetik bestera pasatzeko.

Dagokion denboran, urtea markatu.

Dagokion denboran, kontserba potoak garbitu; ura bero-bero, asunekin astindu.

Dagokion denboran, boketa bat egin, ura berotu, garbitu arropak, garbitu zangoak, txerriei edateko eman.

Dagokion denboran, txerrien tripak garbitu, —orain ere, errekaren korronteak gogor jotzen duen toki batean, bakar batek, oinordeko—.

Dagokion denboran, jostaleku.

 

Haizeak eraman duena.

 

Sasoia.

Bere garaian heldu eta hau edo hori harekin eraman. Oihaneko arbola batzuk zutik, beste batzuen adarrak apurtuta.

Bere garaian haizea aldatu eta hura erotu. Beltzez markatu zenbait egun. Aieneka. Nor izango ote hurrengo ostiraleko ezkilen protagonista.

Bere garaian berotasuna barreiatu. Klima tindatu.

Hego beltzak. Laino beltzak.

Eta euria.

—errekarentzat ura—

Bere garaian urria herioaren hilabetea. Ehiztariak ere, prest.

Bere garaian giboulée: martxoko haserrea eta indarkeria.