Etxe ikusezinean
Etxe ikusezinean
Sarai Robles

ONDARROA-BERRIATUA
 

 

Absoluzioa

 

        Nora axa, ara beleti. Horretaixik dabil Amets beti. Ia ze asmok ekarri daben oin etxera. Gustora egoala emoten eban, ez dozu pentsetan? Eta oinn, hainbeste urte ta gero barrido etxin euki biher… kasuen! Baina badakizu zer dinuen: Madril, Toledo, kanpuk ikusi ta etxa gero! Arrazorik ez-jako falta ta! Baina, baina… raro dabil, ez dozu pentsetan? Beti usmaka, beti galdetzen, beti galdutako ardi baten modun… egoeriai nundik kolpe be ez dakit ondo. Andonik be antzeko zeozer esatzan ahiztiai, entzun? Aurreko baten telefonoz deitxu eusten Kontxik. Danak susmo berdinaz gabiz… Zerk aldatu ote dau gure etxeko txikixe! Ia Madril, Madril, or bisi baño naixa dot amen il!