Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Ugaitz Agirre Zapirain

ARTZINIEGA
aurkibidea

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—8—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—8—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

 

 

1

 

Meteoritoa erori balitz bezalakoa. Lehergailu atomikoa bestela. Inpaktuaren ondorioak ez ziren izan berehalakoak, baina; inoiz ez dira. Horrelakoa izan zen Izaroren etorrera Artziniegara. Okerrena da inork ez zuela iragartzen halako kataklismorik, soilik goi-mailako komandantzietan izan zezaketen horrelako zerbaiten susmoa. Bai, hori da, susmoa bakarrik.

        Eta inork kontrakorik esan aurretik, aipa Izaro ez dela bere benetako izena. Beste nortasun bat sortzeko eskatu dit. Ez da poliziari beldur diolako edo gaizkileen atzetik ibiltzen diren justiziagile autonomoei iskin egitearren. Ospea dosi txikietan gustatzen zaio, petikomite eta perfume-ontzietan.

        Jada egun batzuk zeramatzan Josurekin lanean. Hauek laguntza behar zutela eta, Irati eskaini zen egun pasa Artziniegara joateko Bilbo gris eta monotono hartatik. Erretes Tudelan bi zakur eta agure bat ikusi zituen, baina hiri handiaren anabasa baino exotikoagoa iruditu zitzaion hango panorama. Egun motel horietakoa zen, zeruan hodeiak negarrez hasten direna kantu malenkoniatsu bat jartzen badiezu. Egun oskarbiak nostalgiaz oroitzen zituzten euren gristasunean.

        Mutilak bere film mistikoa egiteko herri haren pean topatu zuten koban eszena bat irudikatzen zuen. Antza Paleolito edo Neolito garaiko aztarnak aurkitu zituzten arkeologoek, eta hori txundigarria zen Josuren ideia... (Fantastikoa? Fantasmagorikoa?) Ideia fantalitoa egiteko. Irudikatu nahi zuen Izaro bere arbasoen pistaren atzetik eta, behin kobazulotik aterata bun beste begirada bat, beste ikuspuntu bat, beste izate bat: arbasoen jakinduria.

        Ingurua ez zen oso irisgarria, ordea. Aldapa pikoan aurkitzen zen kobazuloaren sarrera, eta edozer gertatuta ere, hobe ahal bezainbeste esku lagungarri handik egotea. Josu pare bat aldiz erori zen filmatu artean, eta horren kontura galanki barre egin ere Iratik. Baldar samarra da mutila, egia esaten hasita. Dena ere ez dela bere errua? Arrazoi. Aurreiritzi dezente ditu berari buruz, batez ere Iratiren mutil-lagunaren kuadrillakoa delako eta horrek gauza asko baldintzatzen ditu pertsona bat ikustean. Horrexegatik Izarorekin ez zuen horrelako ezer sentitu berarentzat horma zuri bat baitzen. Iritziak, gertaerak, pentsamenduak, emozioak, dena idazteko zegoen oraindik.

        32 urteko neska ederra zen benetan, liraina, edonor aho zabalik uzteko modukoa. Eta aldi berean, sekulako interesaren eta energiaren erakusle inguratzen zuen guztia ulertzeko. Gustatzen zitzaion honekin hitz egitea, hari zera galdetzea, hau zergatik gertatzen zen ahots goran pentsatzea... Jakin-minak zeroan Izaro. Hori izan zuen arrazoia Euskal Herrira, eta zehazki Artziniegara, joateko.

        Etxepare Institutuak deialdi bat egin zien diasporako euskaldunei. Euren jatorri-herrietara bidaia antolatzen zuten horrela euskaldun garaikideen berri lehen pertsonan eman zezaten berriro ere bakoitzaren herrialdeetara itzultzen zirenean. Tira, batek baino gehiagok turismo-marketing estrategia zela salatu zuten (ezbairik gabe, kaxkarra), horrek ez baitzuen bermatzen etorkizunean Mexiko, Australia, Argentina edo Nevadatik turista kopuru esanguratsuaren etorrera. Batzuek epe luzerako inbertsioa zela eta besteek epe motzeko diru xahutze merkea. Kontua da Izarok bere Oaxacan ekimenari buruz entzundakoan, bere abizenaren jatorri euskaldunak ate berriak zabalduko zizkiola sinetsita zegoela. Baldintza eta eskakizun guztien betetzaile, izena eman zuen. Hautatuen zerrendan ikusi orduko, motxila betetzeari ekin zion. Ozeanoa zeharkatzeak berarekin duen ilusio txutea.